Haika mutil

  1. Haika mutil -:-- / -:--

“Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi.”

– Bai, nausia, argia da,
gur oilarra kanpoan da.

“Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi.”

– Bai, nausia, sua bada,
gur gatoa beroa da.

“Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi.”

- Bai, nausia, elurra da,
lurra xuriz estali da.

“Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi.”

– Bai, nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da.